XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eusko Ikaskuntzak 2.400.000 pesetaz deitzen du
1985 Jose Migel Barandiaran ikerketa beka.

Eusko Ikaskuntzak 1979. urtean Oinatin izandako bileran erabaki zuen Jose Migel Barandiaran izeneko ikerketa beka deitzea.

Beraren helburuan etnologia eta arkeologia bultzatzea dute.

Alor hauek hartu dituzte Barandiaranek gehien jorratu dituenak direlako, alegia.

Beka hau Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioen babespean eratzen da, hau seigarren deia izanik.

Igazko urtean arkeologiari eman bazioten beka, aurtengoa etnologiari dagokio.

Urterik urte txanda aldatzen dute.

Datorren urterako deia beraz etnologiazko ikerketari dagokio.

Beka hau epaimahaikoak saritu gabe utzi dezake bekara aurkeztutako lanek beren eritziz behar hainbat baldintza eta merezimendu ez badituzte.

Ikerketa beka honetara bakarka zein taldeka aurkes daiteke; azken kasu honetan taldeak zuzendari-arduradun bat izendatu beharko du ordezkari izan dezan.

Beka honetarako lehentasuna izango dute beren lanak euskal kulturaren arloetan garatu beharko dituzte.

Berdin izango dute lehentasuna euskaldunek edo Euskal Herrian bizi diranak.

Beka honek bi urteko iraupena eskaintzen du ikerketa burutzeko, bere zuzkidura 2.400.000 pesetakoa izanik.

Diru kopuru hau elkarteak bost zatitan banatuko du.

Lehenengoa lanari ekiterakoan emango da, hurrengoak, bakoitza sei hilabetero eta azkena lan bukaturik ematerakoan.

Zein dokumentazio bidali?.

Ikerketa-beka honetan parte hartzeko dokumentazioa Eusko Ikaskuntzara igorri beharko dute (Txurruka kalea, 7-2. / 20.004 Donostia), ondorengoak azalduz:
a) Izengaiaren edo, taldea balitz, honen ordezkariaren eskaera, b) Eskatzailearen edo, taldea balitz, beronen kide guztien curriculum vitae, egindako ikasketak, iharduera profesionalak, ikerketa eta argitalpenak, lortutako sariak eta abar adieraziz.

Bakarkako eskaera baldin bada eskatzaileak beste bekaren bat jasotzen ari den azalduko du, c) Egingo den lanari buruzko memoria, bertan lanaren xedea, zabaltasuna, ikerketaren etapak, erabiliko den metologia, lanerako erabiliko diren lekuak, eta beroien lana burutzeko dituzten bitartekoak adieraziz.

Dokumentazioa datorren abenduaren 31 baino arinago izan behar dute Eusko Ikaskuntzakoak esku artean.

Ikerketa-beka honetara agertzeak ondorengoak betetzea esan gura du: a) bekaren onarpena emate egunetik hilebeteko epe bitartean idatziz adieraziz, b) sei hilebetero programari jarraiki txostena aurkeztuko dute, c) Eusko Ikaskuntzaren esku izatea lanari buruz egiten ari diren ohar aurrerapen eta emaitzak, d) lehen aipatu taldean eginiko aldaketa guztien berri ematea erakundeari, e) amaieran bukaera lana aurkeztuko da, laburpen-txostenen ordez.

Lanen jabegoa egileak izango dute, Eusko Ikaskuntzak beretzat gordeko duela ikerketen argitalpenen lehengo eskubidea, uko egiten dutela egileek autore eskubide jasotzeari.

Eusko Ikaskuntzak eskubide hau bi urteren buruan ez baldin bait du erabiltzen, egileak non nahi argitaratzeko eskubidea du, ikerketa egiteko izan duen beka laguntzaren aipamena eginez.

Bekaren izapidaketan izan daitezken gora behera guztiak Eusko Ikaskuntzak erabakiko ditu.

Eta informazio gehiago nahi izanez gero dei 943-425111.